Axier Arteagak Sarasa nafarrarekin egin du bikote txapelketa honetan eta finalean bizkaitar bikotea izan zuten aurrez aurre.
Intzako arduradunak Joxe Felix Solanok adierazi duenez, Axier eta Sarasa hasieratik nagusi izan ziren eta 4 edo 5 tantoko errenta hartu zuten.
Honetaz gain, biek ederki jokatu eta tanto politak egin zituztela ere aipatu du.
Honela, Arteagak eta Sarasak 22 eta 11 irabazi eta txapelketa eskuratu zuten.
Hurrengo lehiaketak
Joxe Felix Solanok aurreratu digunez, Arteagak GIpuzkoako ligako partidak jokatzeaz gain, urriaren 22 eta 23an Egiako txapelketan izango da eta DV lehiaketan ere parte hartuko du.