XI. Aste Kulturala, gaurtik

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 7a

Gaur hasi eta igandera arte, Semblante Andaluz elkarteak XI. Aste Kulturala ospatuko du. Talde ugariren emanaldiak, txapelketak, bazkari-afariak eta erakusketak izango dira Atsobakar auzoan, bertaratu nahi duen edonoren gozamenerako. Gaur arratsaldean, 20:00etan, emango zaio hasiera, ohore-ardoa eta lunch-arekin.

Semblante Andaluz elkarteak XI. Aste Kulturala ospatuko du gaurtik hasita eta datorren igandera bitartean. Ospakizunaren baitan, era askotako emanaldiak, dantzak, herri bazkariak eta txapelketak antolatu dituzte, bertaratu nahi duen edonorentzat. Ekitaldi guztiak elkartearen egoitzan eta Golf enparantzan izango dira, Atsobakar auzoan.

Gaur emango diote hasiera Aste Kulturalari, 20:00etan, Semblante Andaluz abesba-tzaren eskutik. Ohore-ardoa eta lunch-a izango dira autoritate, bazkide eta gonbidatuentzat. 

Hurrengo hiru egunetan, berriz, txapelketen txanda izango da. Mus txapelketa jokatuko da asteartean, Tute txapelketa asteazkenean eta Pote txapelketa ostegunean, guztiak 19:30etan.

Ekitaldiz jositako asteburuari bidea egiteko, herri afaria antolatuko dute ostiralean, 22:00etan. Goizetik gauera izango dira emanaldiak larunbatean, eguerdian “Amigos del Sur” taldearekin hasita. 

“Azabache” taldeak ekingo dio arratsaldean 16:00etan, eta “Merche Montes”, “Zambra”, “Sevillana” taldearen dantzaldia eta “Son Kandela”-ren emanaldia izango dira ondoren. Egunari amaiera emateko, herri dan-tza saioa izango da 21:00etan.

Eta Aste Kulturalari amaiera emateko, iganderako askotariko ekitaldiak prestatu dituzte Semblante Andaluz elkartekoek. “Gitanillos del Alba” eta “Duende Flamenco” taldeen emanaldiekin ekingo diote 11:30etan, eta “Circuito de Trenes de Jardin” erakusketa izango da 12:00etatik aurrera. 

Jarraian, gizon eta emakumeen selekzio banak Pote lehiaketa jokatuko dute eta haurrentzako jolasak ere antolatuko dira. Indarrak berritzeko, herri babarrun jana izango da 14:30etan. Azkeneko emanaldi bat izango da 18:00etan, “Semblante Rociero” taldearen eskutik, eta lehiaketen irabazleei sariak banatu ostean, 20:00etan emango diote itxiera Aste Kulturalari.

Gainera, herri argazkien lehiaketa eta “Sabrias reconocerme” erakusketa izango dira aste osoan zehar. Asteburuan, halaber, barra zerbi-tzua izango da. Bertaratzen denak aspertzeko aukera gutxi izango du, beraz.