Ander Bardaji Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin arituko da lehenengoz

jon-altuna-egitegi 2013ko urriaren 7a

Ander Bardajik Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin debuta egingo du. Ruben Blanco Espainiako selekzioko atezainaren azken orduko lesio bat tarteko, Bardaji lasarteoriatarrak beteko du haren hutsunea Hungarian jokatu beharreko lagunarteko torneo batean.

Urriaren 10 eta 14ra bitartean Hungariako torneo bat jokatzen izango da Ander Bardaji Sansen (Real Sociedad B) dabilen atezain lasarteoriatarra. Luis de la Fuente hautatzaileak azken uneko hutsune bat izan du atepean eta Bardajiren aldeko hautua egin du.

Hiru partida jokatu beharko ditu. Lehena urriaren 10ean Portugalgo selekzioaren aurka, bigarrena urriaren 12an Eslovakiaren kontra eta azken partidan Hungaria etxeko taldea izango dute espainiarrek aurkari urriaren 14an.

Espainiako 19 urtez azpiko selekzioaren deia jaso berritan hitz egin dugu berarekin, aeroportuan zela. Beti bezain umil eta patxadatsu mintzatu da Bardaji. "Sorpresaz harrapatu nau, egia esan ez nuen espero eta galdu xamar nabil oraindik, ia-ia nora noan jakin gabe, baina aukera polita dela uste dut batez ere hazten eta ikasten jarraitzeko". 

Gogotsu zegoen Bardaji, beti bezain umil hitzetan, ekintzak handi egin zalea baita atezain lasarteoriatarra. Jokalari fina da, kirolari konprometitua eta disziplinatua. Atepean berriz segurua, aire-jokoan bereziki ongi moldatzen da atezain altua delako, baina beheko jokoan ere txukun aritu ohi da.

Oso gaztedanik erakutsi zituen bere dohainak. Ostadarreko infantilen taldean urtebete egin zuen (taldea Ohorezko Mailara igo zuten urte hartan) eta bigarrenean jada Realak begiz jota zuenez, Zubietarako saltoa egin zuen Bardajk. Geroztik han dabil eta gaur egun Sanseko atea Tenarekin elkarbanatzen du. 

Etorkizuna baino, oraina da Ander Bardaji. Etxekoa, gurea.

"Zubietatik jokalari on asko atera da", Ander Bardajiri 2012ko udaberrian Txintxarrik egindako elkarrizketa