PSE-EEren bi mozio aztergai gaur

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 8a

Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Bertan, PSE-EEk aurkeztutako bi mozio izango dira aztergai.

Mozioei dagokionez, bata Lasarte-Oriako aparkalekuei buruzkoa da, plaza berriak sortzeko aukera azter dadin, eta bestea ospitaleetan banatzen diren farmakoen koordainketa errefusatzea jomuga duena.
Horrez gain, Dinamizazio Sozioekonomikorako batzorde berrian udal-taldea osatuko duten kideak jakinaraziko dira. Beste bi proposamen ere jorratuko dira: animaliak babesteko eta edukitzeko Udal Araudiaren onarpena eta taxien 2014 tarifa urbanoak onestekoa.