Horretarako aurki eskuorri bat iritsiko da etxeetara. Honetan hurrengo inauterietarako gaia proposatu eta udal eraikinetan dauden parte hartze postontzietan utzi behar da.
Internetez egin nahi izanez gero berriz, albisteak.lasarte-oria.org orrialdean egin daiteke.
Proposamenak urriaren 27 baino lehen egin behar dira. Izan ere, behin ideia guztiak jasota, konpartsetako ordezkarien mahaia bilduko da, eta bertan erabakiko da zein izango den gaia.
Era berean, Udalak konpartsa berria osatzeko asmotan dabilen herritar orori denboraz dabilela ere gogorarazi nahi dio, konpartsen mahaiean parte hartu eta diru laguntzak eskatzeko.