Mozio guztiak onartu dira gaurko Udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 8a

Gaur arratsaldean urriko ohiko batzarra izan da. Bertan aurkeztutako mozio guztiak onartu dira, hal anola, abereen jabetzaren araudi berria, taxien tarifak edo aparkaleku gehiago sortzeko azterketa bat egitea.

Udalbatzarra izan da gaur arratsaldean eta hainbat mozio eztabaidatu dira. Lehenik, dinamizazio Sozioekonomikorako batzorde berrian udal-taldea osatuko duten kideak eta PSE-EEk Parte-hartze batzordeko kide aldatu duela jakinarazi da.

Ondoren, animaliak babesteko eta edukitzeko Udal Araudiaren onarpena egin da. Hau zaharkitua zegoen eta berria egiteko parte-hartze bilerak egin direla azaldu du Nerea Sanchez Hirigintza saileko arduradunak. Herritarren ekarpenei esker, txakurrak egoteko hiru gune desberdin izango dira, batzuetan ezingo dira sartu, bestedetan ordutegia izango dute eta azkenik, egun osoan aske ibiltzeko guneak izango dituzte.

Era berean, 2014 urterako taxien tarifa urbanoak onetsi dira. Ana Prietok Zerbitzuak batzordeko buruak azaldu duenez, tarifetan 2012 urteko eta 2013 urteko uztailen arteko KPIa izan da kontuan igotzeko, %2,2a. Honen ondorioz, eguneroko tarifa minimoa 5,0098 eurotakoa da eta jaiegun edo gauetan, berriz, 5,9714 eurotakoa. 

Puntu hauetaz gain, PSE-EEk aurkeztutako bi mozioak onartu dira. Batetik Lasarte-Oriako auzoetako trafikoa eta aztertu eta plaza berriak sortuko dira. Ana Prieto Zerbitzuak saileko arduradunak jakin arazi duenez, lanean ari dira dagoeneko. Bigarren mozioan, ospitaleetan banatzen diren farmakoen koordainketa errefuxatzea onartu da.

Galdera eta erreguen tartean, PSE-EEk hainbat gairi buruz galdetu du, PP-ko eta PSE-EEko zinegotziak informazio falta salatu dute eta Bilduk PSE-EE eta PPri inkestaren inguruan gezurra esan izana aurpegiratu die.