Kexak eta iradokizunak, Facebooken

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 9a

Lasarte-Oriako Udalak herritarren kexak eta iradokizunak jasotzeko bide berri bat jarri du martxan, Facebooken. Horrela, Udalak sare sozialean duen orrialdean, Lasarte-Oria Sarean, harremanetarako tarte ireki du, goiko eta eskuineko aldean.

Aukera berri honekin, herritarrek hiru bide dituzte eskura Udalari bere mezuak helarazteko: Facebookeko orrialdea, parte hartzeko buzoiak eta iradokizunak@lasarte-oria.org helbide elektronikoa. Jasotako iruzkin guztiei erantzuna emateko konpromezua hartu du Udalak.