Orreaga eta Donibane Lohitzunera bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 9a

Biyak Bat Elkarteak urriaren 28rako Orreaga eta Donibane Lohitzunera bidaia antolatu du.

Autobusa goizeko 8:00etan aterako da egoitzatik. Orreagara iristean kolejiata ezagutzeko bisita gidatu egingo da. Bazkaria Arneguy herrixkako “Peio“ Bentan izango da eta arratsaldean Donibane Lohitzune bisitatuko dute.

Elkarteko bazkideek 35 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnak, berriz, 40 euro. 

Izena emateko egoitzako bulegora hurbildu behar da. Inskripzioa astelehenean, urriaren 14an hasiko da.