Emakumeentzako Paleta ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 9a

Emakumeentzako Paleta ikastaroak eskainiko dira Lasarte-Oriako Loidibarren pilotalekuan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.

Ikasturtea urriaren 11ean, ostiralean hasi eta ekainean amaituko da, eta ostiraletan izango da, arratsaldeko 16:15etatik 18:15etara. Urte osoko kuota, asegurua barne, 115 eurokoa izango da. 

Halaber, 8 eta 16 urte bitarteko neskek ere izango dute paletarekin jokatzen ikasteko aukera. Haientzako ere ostiraletan izango dira klaseak, 17:15etatik 18:15etara. Gaztetxoentzako ikastaroak 95 euroko prezioa du.

Kasu bietan, izen emateko epea zabalik izango da urriaren amaierara bitartean. Horretarako,bi bide dituzte eskura interesdunek: posta elektronikoa, ainhoa.pilota@kirolak.net, eta telefonoa, 655719492.