Roke Etxezarreta Errioxako txapelketako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urr. 10a, 11:00

Lasarte-Oriako Roke Etxezarreta pilotari gaztea binakako Errioxako txapelketan parte hartu du. Benjamin mailan lehiatu da Murillo nafarrarekin batera eta igande honetan, Adarraga pilotalekuan jokatzen den finalean izango da gaztea.

Txapelketa honetan iazko denboraldian Euskal Herria eta Errioxan puntu gehien lortutako pilotariak gonbidatzen dituzte. 

Lehengo igandean, final aurrekoa jokatu zuten Errioxako Pe-ttire-Mateo bikotearen aurka eta 18-10 irabazi zuten. Era honetara, igandean 10:00etan Albeniz eta Unanue gipuzkoarren aurkako norgehiagoka ikusi ahalko da txapelketako finalean.

“Txapelketa gogorra izan da, baina finalean zorte ona opa diogu,“ adierazi digu Xabi Etxezarreta, Rokeren aitak.

Era berean, herriko pilota zaletuak gonbidatu nahi dituzte Logroñora hurbildu eta bikoteari animoak ematera.