Kilometroak bizitzen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 10a

Kaixo, gu Nerea eta Haizea gara eta kilometroetaz hitz egingo dizuegu.

Igandean, Urriaren 6 an Tolosan Kilometroak izan ziren. Aurtengo logoa "Ahora" izan da eta urte ontan kontzertuak eta zirkuituan  egin ziren gauzez aparte "Erronkara" deituriko ekintza bat egin zen. 

Aurten Jone Urteaga Laskorain ikastolarako izan da jasotako diru guztia. Trenean 20.000 lagunetik gora joan ziren eta 120 autobus. Hauz gain, bere kabuz, 8.000 lagun joan ziren. 

Ibilbidea 7 km osatua zegoen eta joan ziren pertsona gehienak kilometro guztiak egin zituzten. 7km-ak egiteko kontzertuak zeuden sei guneetan ondo sakabanatuta.  Goizeko 11.00-etan hasi eta arratsaldeko 18.30-ak arte iraun zuen. Gainera Berria egunkaria baieztatu duenez euskera asko hitz egin zen eta hori pozteko notizia da. Jone Urteaga Laskoraineko ikasleek lan asko egin zuten Kilometroetan, gune guztiak eta zirkuitu guztia nahiko garbia utziz. Kontzertu asko egon ziren, adibidez lehenengo gunean, Txirri Mirri eta Txiribiton. Bigarrenean, Vendetta eta Skakeitan. Hirugarrengoan, Irrien Lagunak. Laugarrengo gunean, Dj Bull. Bostgarrengoan, Hesian eta Gatibu. Seigarrengoan Gari eta Gose.  Vendetta eta Gatiburen emanaldietan izan zen jende gehien.

Guztira 2.500 bolondres inguru aritu ziren lanean. Euskal Herriko leku guztietatik joan zen jendea. Urte guztietan bezela aurten ere izan zuten bere kanta.

Hurrengo urtean Orion izango da, Orioko Herri Ikastolarentzako diru laguntza lortzeko eta espero dugu aurtengo arrakasta bera izatea.