“Nebulosak“ ardoaren munduan oinarritutako pintura eta eskultura multzoa da, eta ardo baten sorkuntza prozesuaren zati batzuk irudikatzen ditu.
Teknika artistiko desberdinak eta estatu guztiko 16 jatorri-izendapen ardo erabiliz, “urte eta erdiko ikerlana“ izan da Oriberena. “Koadroak eta marrazkiak 24 mahats barietaterekin eginak daude,“ aipatu du.
Oribek jakinarazi duenez, bere asmoa erakusketa ibiltaria izatea da, eta estatuan dauden Ardo Museoetara eraman nahi du. Aurreratu duenez, Valladoliden eta Errioxan museo pare bat “lotuta“ dauzka.