Ibilbideen VI. egunean jende asko ibili da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 13a

Eguraldi ona lagun, goiz-goizetik jende asko ikusi zitekeen Elizatze plazan jarritako postuan. Lasarteoriatarrek Andoain, Usurbil eta Urnietako bideak izan dituzte aukeran, zailtasun eta distantzia ezberdinekoak denak, baina edonork aise egiteko modukoak.

Horrexegatik ikus zitekeen adin guztietako jendea hara eta hona mendiko botak jantzita eta mendiko makila modernoak edota urritz makila klasikoak eskutan. San Pedro parrokiako aterpean, Super Amara babeslearen eskutik, fruta eta ura izan zituzten indarrak berreskuratzeko eta bi ibilbide baino gehiago osatzen zituztenek bisera bat jasotzen zuten opari.