Ostadar SKT-k bolariak behar ditu

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 14a

Ostadar SKT-ko bola-joko lagunek bolariak behar dituzte.

2013-2014 denboraldi amaieran Euskal Herriko txapelketa izango da Lasarte-Orian eta gure herrian taldea osatu nahi dute honetan parte hartzeko. 

Bola-joko taldeak herritarrak animatu nahi ditu bola-jokoan parte hartzera. Interesa duenak kirol guneko bolatokira hurbildu daiteke larunbatetan goizeko 11:00etatik 12:00etara.