Hurrengo ostegunean, 19:00etan Xirimiri elkarteko kideek prentsaurrekoa eskainiko dute Okendo plazan. Egun honetan 35/02 sumario edo herriko tabernen aurkako epaiketa hasiko da eta Xirimiri elkartea da auziperatuetako bat.
Elkarteko lagunek epaiketa politiko hau salatu nahi dute prentsaurrekoaren bidez eta herritarrei gonbida egiten diete elkarteari babesa eman eta prentsaurrekora agertzeko.