Duela bi astea, hasi zen festa sardin-jan gozoarekin eta azken bi ostiraletan hitzaldi interesgarriak izan dira auzoko lokalean.
Urriaren 4ean, hemengo eta kanpotik datozen txori eta hegaztiak izan ziren Antonio Eleizegiren hitzaldiko gaia. Ostiral honetan, berriz, Aizea Morales-Kastresanak minbizia, sistema inmunea, elikaduraren garrantziaz eta batez ere, inmunoterapiari buruz mintzatu zen.
Larunbatean Zabaleta auzoko lagunak Lizarrustirako parkera joan ziren. Honetan ikazkinen mundua ezagutu eta txondorra ikusi ahal izan zuten.