Ipuinetan barrena

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 14a

Gaur arratsaldeko 18:00etan Pello Añorgak ikasturte honetako ipuin kontalari sailari hasiera emango dio haur liburutegian.

Lehengo saio hau 4 eta 5 urteetako haurrei zuzendua izango da.

Ipuin kontalariak Lasarte-Oriako Udal liburutegiak aurrera eramaten duen ekintzetako bat da. Bere helburua haur eta gaztetxoen artean literatura sustatzea da. 

Horregatik, hiru hilabete honetako egitaraua antolatu du eta honetan bi adin tarte banatuko dira Pello Añorgak 4 eta 5 urte arteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak eta Kontu Kantoi-ko lagunek, berriz, 6 eta 8 urteko gaztetxoekin milaka abentura biziko dituzte.

Pello Añorgak azaroaren eta abenduaren 12an izango ditu hurrengo saioak; Kantu Kantoi-ko lagunek, berriz, urriaren 29, azaroaren 28 eta abenduaren 16an.

Liburutegiko arduradunek oharta arazi dutenez, saioak 18:00etan puntual hasiko dira. Gainera, haurrak bakarrik egongo dira haur liburutegian eta saioa dagoen bitartean ezingo dira gelatik atera.