Ostiralean udaletxeko ordutegian aldaketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 17a

Udaletik jakitera eman dutenez, ostiralean urriaren 18an Udaletxeko herritarren arreta zerbitzuko ordutegia aldatu egingo da. Etorkizunean Udaletxeko funtzionamendua hobetzen lagunduko duen langileen berrantolaketa prozesua martxan jarriko dela eta, herritarren arreta zerbitzuko leihatilak eguerdiko 13:00etan itxiko dira 13:30etan itxi beharrean. Sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen dute aldez aurretik.