Zertan oinarritzen da Euskal Jaia?
2010 eta 2011 urteetan egin zen, eta aurtengoan berriz martxan jarri nahi izan dugu. Aspaldi, 1927-an Lasarte Orian eta Zubietan Euskal Jai eguna antolatu zuten eta aurtengoan hori berreskuratu nahi dugu.
Ze helburu du festak?
Herrian euskararen inguruan elkartu, lehengo ohiturak, dantzak, musika,... berreskuratu. Honekin batera beste helburu bat da Euskal Jai eguna antolatzeko Lasarteko elkarte ezberdinak biltzea.
Zergatik ez da urte guzti hauetan egin?
Ez da erraza horrelako festa antolatzea. 1927-tik 2010 urtera dendora asko pasa da.
Zeintzuk zarete antolatzaileak?
Lasarte Oriako elkarte eta talde ezberdinak: AEK, Ttakun, Alboka, Biyak bat, Xumela, Amalur, Kukuka, Bertso Eskola, Erketz, Musika Eskola, Ostadar, Sasoeta guraso elkartea, Landaberri guraso elkartea, Jalgune eta Zabaleta Auzolan. Laguntzaileak: Lasarte Oriako Udala, Intza Elkartea, Buruntz Azpi Elkartea, Aterpea, Lasa Familia, Eroski, BM, Bertsolariak eta Sukaldariak. Pintxo potean parte hartuko dute honako taberna hauek: Garakari, Buenetxea, Galiza, Abend, Hiru Aldeta, Avenida, Insausti, Iñaki Taberna, Arkupe, Trumoi, Ilargi, Gure Etxea, Jalgi, Zulo eta Artizar.
Nondik datorkizue Euskal Jaia antolatzeko ideia? Zergatik?
Lan talde bat bat elkartu ginen beste ekintza bat antolatzeko eta Euskal Jaiaren ideia atera zen. 2010-2011 urteetan abenduan antolatu zuten jaia baina iaz Maratoia izan zenez pentsatu genuen urria hilabete egokiagoa izango zela.
Zer ordutan hasi eta bukatuko da festa?
Goizeko 9:00-tan hasi eta iluntzeko 21:00-tan bukatu.
Zer dago planifikatuta?
9:00 Oinatzek antolatuko du Benedika mendira irteera. Lasarten dagoen mendi bakarra da, iaz Maratoian bertan buzoia jarri zen eta hau aprobetxatu nahi dugu.
11.30 Kantu jira, kalejira, dantza herrian zehar eta bertan bertsoak izango dira.
14:00 Okendon bazkaria eta bazkal ostean bertsoak, esketxak, antzerkia eta kantua.
17:00 Familia jolasak Ostadarreko kirol eskolak antolatua, familiak, gurasoak eta haurrak jolasteko: pelota partiduak eta Okerra harria jasotzea. Orain dela asko Lasarteko baserri batean Okerra izeneko harri bat zegoen eta harri hori altxatzea ohitura zen. Harriak 138kg ditu eta 1992 eta 1994 urteetan lasartear batek altsatu zuen. Harri hau Bar Josemarin gordetzen zuten. Aitona hil zen eta harria galdu egin zen. Harria topatzeko alabarekin kontaktuan jarri gara eta Kantabriatik ekartzea lortu dugu. Okerra harriak udare forma du, ea norbaitek jasotzen duen ohitura hori berreskuratzeko.
18:30 Erromeria Trikihots-ekin.
19:30 Pintxo potea hasi eta 21:00ak aldera bukatzeko asmoarekin.