Okendon egin dute Xirimiriko kideek agerraldia Madrilen burutzen ari den Herriko Tabernen aurkako epaiketa salatzeko. Honetan hainbat herritarren babesa izan duten Xirimirikoek. Izan ere, elkarteak Lasarte-Oriako 16 eragileren atxikipena jaso du.
Aner Lozanok Sorgin Jaien ordezkariak azaldu moduan bertan bildutakoak "herrian lanean dihardugun norbanako eta eragile ezberdinetako partaide gara eta honen bidez Madrilen hasi berri den 35/02 epaiketa salatu nahiko genuke bertan behera uzteko exijituz, eta bide batez bertan dagoen Xirimiri Elkarteari gure babes eta elkartasun osoa eskaini".
Gaur hasitako epaiketan 40 pertsona eta Euskal Herriko 110 taberna eta elkarte daude. Lozanok azpimarratu nahi izan du urte luzeetan herrigintzan lanean aritu den taberna eta elkartea izan dela Xirimiri "edonorentzat edonoiz irekia egon dena, herritik, herriarentzat eta herriarekin lanean, herri mugimendua osatzen dugun moduan".
Egungo egoeran onartezintzat jo dute "berriz ere ezker abertzalearen zuzendaritza politiko bat epaitua izatea eta herriko taberna eta elkarteak ixteko arriskuan egotea, Garzon epaileak auzia zabaldu zuenetik 11 urte pasa direnean". Atzera pauso bat bezala ulertzen da epaiketa hau "inork ez du ulertzen bizi dugun testuinguru honetan".
Honekin batera Xirimiren aldeko ekimenak bultzatzeko konpormisoa erakutsi dute "ia 25 urtez herrian lanean egon eta gero herrian erabat txertatua dagoen eragilea delako". "Elkartasuna eta babesik beroena" adierazi nahi izan zieten Xirimiriko kide guztiei.