Bego

Mailu Arruti 2013ko urriaren 18a

Adiskidetasuna era askotara definitu ahal izango da. Laguna, adiskidea, guregandik gertu, hurbil, eduki ohi dugun pertsona izaten da. Baina ez da beti hala gertatzen, baditugu lagunak denbora epe luze bat ikusi gabe pasa arren, beti gertu sentitu ditugunak. Eta gertu, prestutasunez, beti gertu. Beti prest daudenak. Inoiz ez lapikorik sutan, eta ezin atenditu. Badira horrelakoak ere. Deitu ezkero, dena bertan behera utzi eta “gertu” jarriko direnak. Bizitzeko premia zerion Begoñari, taldearen garrantzia aspaldi ulertu zuen, berak eta bere taldekideek. Kolpe bat baino gehiago jaso duzue dagoenerako. Sarritan esan dizuet handitan zuek bezalakoa izan nahi dudala. Baloreak galdu omen diren gizarte honetan badago nora begiratua baloreak aurkitzeko. Niretzat eredu bat zarete. Juergarako aurrenak, elkartasunerako ere bai eta talde izaera mantentzen, lehen mailan jokatzen duzue. Saski balioan aritu zinetenean bezala. Emakume bezala garaietara aurreratuak izan zarete. Eutsi daukazuen adiskidetasun sendo horri! Zuetako baten presentzia galdu dugu duela gutxi. Bai, ondo diot presentzia, ze beti izango dugu gertu “Xegunda botxeko”, primerako botxe. Zure itzalean askok kantatu dugu Begoña. Gaitzak jo eta borroka gogor eta luzea eraman duzu. Ezinak jota ikusi zaitugu, baina hala ere aurrera. Gehiago ezin izan den arte. Gertu edukikozaitugu aurrerantzean ere zu gertukoa zinelako oso. Momentuan daukagun samina arintzeko balioko digu zurekin partekatutako momentu goxoak gogoratzeak. Muxu handi handi bat zuretzat. Balego, goian bego, BEGO!!