DYAk azaroaren 11tik 29ra lehen sorospen ikastaroa antolatu du herrian. Garaikoetxean izango da ikastaroa 19:00etatik 21:00etara. Honakoa interesatuta dagoen edozeini irekia da. Aldez aurreko ezagutzarik izatea ez da beharrezkoa izango. Ikastaro teoriko-praktiko honekin egunero aurki daitezken arrisku egoera nagusien aurrean ekiten ikasiko da bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko da. Matrikula 100 eurokoa izango da eta talde murriztuak izango direnez aurrez izena mena behar da dyagipuzkoa.com webgunean.