Alaves nagusi Michelinen

jon-altuna-egitegi 2013ko urriaren 20a

Mendizorrotzako taldeak bisita egin dio eguerdian Ostadarri kadeteen Euskal Ligako zazpigarren jardunaldian. Arabarrak nagusitu dira, 1-3ko emaitzaz. Gogor lan egin behar izan dute ordea etxeko Ostadar taldea gainditzeko.

Beltz-urdinek partida txukuna osatu dute. Atsedenaldira 0-1 iritsita, bigarren zatiaren lehen erdirako neurketa berdintzea lortu dute etxekoek Urkoren gol bati esker.
Hortik aurrera Ostadarrek aurrean aukeraren bat edo beste sortzea lortu badu ere, atzean egindako hutsek galtzera kondenatu dute. Beste bi gol sartu dizkio Alavesek.
Ez daukate aparteko izarrik gasteiztarrek, baina zentralen lana oinarri hartuta, baloi bakoitza azkena balitzan lehiatzen dute zelaian. 
Bestalde, lehenengo mailako infantilek derbia jokatu zuten atzo Michelinen. Ostadar SKT "A" taldeak egur handia eman zion anaia txikia "B"ri, handiegia agian.