Aldundiak herritarrekin batera hobetu nahi du garraio zerbitzua eta horretarako, Gipuzkoako lau eremutan (guztira, 56 herritan) parte-hartze prozesu bat jarri du martxan. Herri horietan guztietan bilera irekiak egiteaz gain, Internet bidez ere ekarpenak egin ahal izango dira.
Horretarako hain zuzen galdetegi sinple bat osatu da, eta hori betetzea besterik ez da egin beharko. Eskualdea edo eremua aukeratu behar da aurretik eta galdetegia bete ostean oso modu sinplean. Gainera Aldundiarentzat oso garrantzitsua denez herritarrek prozesu honetan parte hartzea. Hau sustatzeko eta parte hartu dutenak saritzeko, prozesu honetako galdetegia betetzen duten guztien artean zozketa egingo dua: Mugi/Lurralbus txartela kargatzeko 20 euroko bonoak zozketatuko dira.
Lasarte-Orian hiru ekimen burutuko ditu aste honetan Aldundiak eta hauetara herritar guztiak gonbidatu nahi ditu.
- Asteazkena 23, 11:30etan Azokan: Autobus eguna.
- Osteguna 24, Villa Mirentxun 18tatik19:30tara. Ekarpenak jasotzeko bilera.
- Asteazkena 30, Gaztelekuan 18tatik 19:30tara. Herriko gazteen iritziak jasotzeko aukera.
Prozesu guztiaren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke http://www.garraioahobetzen.net/eu/ web gunean.