Sorturen Herri Batzarra gaur Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 22a

Gaur asteartea, urriak 22, arratsaldeko 19:00etan Xirimiri elkartean SORTU erakundeak Herri batzarra egingo du eta bertan hurrengo gaiak azalduko dituela jakitera eman dute. Herriraren aurkako operazioaren gaineko irakurketa eta hausnarketa politikoa egingo da: Herriraren aurkako erasoaren ingurko aldagaiak,erasoarekiko erantzuna eta aurrera begirako pausoak. Ostean, Herriko plangintza: Kontseiluak gure herrian lantzeko ildoak eta osaturiko plangintza azalduko ditu. Europako hauteskundeak: Hurrengo hauteskundeetako akordioen inguruko azalpenak emango dira eta ondoren bozkaketa egingo da hauek berresteko. Azkenik, zaintza partekatua eta honen inguran martxan dagoen ILParen inguruko eztabaida eta bozkaketa.