“Harrotasunez esan dezakegu urriaren 31ean Donostiako Gazteszena aretoan izango garela Euskal Herriko metal talderik handienarekin batera. 25 urteko ibilbidearen ondoren, eibartarrek euren 10. estudioko lana den “Bizirik Gaude” aurkeztuko dute. Kontzertuak 22:30etan hasiko dira eta sarrerak 12-15eurotan izango dira”. Horrela eman du Hilotz taldeak sare sozialetan Su Ta Gar-ekin batera Gasteszenan emango duen kontzertuaren berri.
Mikel Yarza taldekideak azaldu duenez, Eibarko taldea jarri zen beraiekin harremanetan kontzertu hau proposatzeko. “Ezustekoa izan zen. Esan zigutenez, aurretik beste talde batek jotzea gustatzen zaie, nolabait giroa pizteko.Gure musika ezagutu eta gustuko dutela esan ziguten oso harro gaude”.
Yarzarentzat aukera bat suposatzen du kontzertuak, “Su Ta Gar ikustera jende asko joango da eta oraindik ezagutzen ez gaituen jendearengana iritsiko gara”. Horretaz gain, “txikitatik jarraitu dugun taldea da, guretzako erreferente bat. Ilusio handia egiten digu beraiek ezagutzea. Benetan oso pozik gaude”.
Hilotzek 40 minutuko kontzertua eskainiko du “azken maketako zazpi edo zortzi abesti joko ditugu”. Lagun asko gerturatzea espero dute “herritarrak ere Su Ta Gar ikustera joango dira ziur”.
Hilotzeko abeslariak aipatu nahi izan du Donostiako kontzerturako Gaztea irratiak sarrerak banatzeko zozketa daukala abian beraz animatzeko.