Gaur Esatu osoan zehar, Wert Legearen, unibertsitate tasen igoeraren eta beketan egindako murrizketen aurka egingo du gaur irakaskuntza arloak. Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat mobilizazio egingo dira eta Lasarte-Oria eta Usurbilgo batxilergoko ikasleak bertan izango dira.
Lasarte-Usurbil Institutuko ikasketa buruak azaldu digunez, ikasleak ez datoz bat guztiz eskaerekin Euskal Autonomia Erkidegoko egoera bestelakoa delako, baina Donostiako mobilizazioetan parte hartuko dute.
Era honetara, asko izan dira 9:30ak aldera institutua utzi eta Donostirako autobusa hartu duten ikasleak.
Bestalde, Sasoeta-Zumaburu ikastetxean, Landaberri ikastolan eta Landaberri BHI-n ez dute grabarik egin.
Hala ere, Landaberriko irakasleek elkarretaratze aegin dute Euskotren ondoan eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxean LOMCE-ren aurkako pankartak jarri dituzte.