Zinea euskaraz ikastetxeetako haurrentzat

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 24a

Lasarte-Oriako Udalak Tinko Euskara Elkartearen bitartez, Lasarte-Oriako ikastetxeetako haurrei zuzendutako euskarazko zazpi film eskainiko ditu 2013-2014 ikasturtean zehar.

“Martina Urtemuga”, “Luke eta Lucy”, “Agur esatea”, “Maitagarria Alandrea”, “Polleke”, “Julieta Fokatxoa” eta “Freddy Igeldegi” dira HH eta DBH maila bitarteko haurrek ikasturte honetan ikusiko dituzten filmak.

Gainera, Euskara Batzordeak azaldu digunez, film bakoitza ikastetxeetan landuko da. Horretarako, Tinko elkarteak ikasleei zuzendurikoa materiala eta irakaslearen unitatea ikastetxeen eskura jarriko du.

Saioak urriaren 7an hasi ziren eta apirilean amaituko dira. Lehenengoan HH-ko haurrek “Martina Urtemuga” filma ikusi zuten. Gaur berriz, LH1-3 mailako haurren txanda izan da eta “Luke eta Lucy” filmaz gozatzera hurbildu dira Manuel Lecuona kultur-etxera.