Pasa den asteburuan Nafarroa Oinez 2013 jaia ospatu da Tuteran eta milaka pertsona hurbildu ziren bertara. Aurtengo helburua Argia ikastolarentzat dirua eskuratzea izan da, momentu zailak bizitzen ari baita hain zuzen ere.
Gainera, kontuan hartu behar da Nafarroko Euskeraren Foru legeak zonaldeka arautzen duela euskera erabiltzeko eskubidea Nafarroan, eta ondorioz nafar guztiek ez dute eskubide bera euskera ikasteko. Zentzu horretan Tafailatik hegoaldera zona erdaldun gisa dago izendatuta, beraz, Tuterako ikasleak ez dute eskubiderik euskera ikasteko hezkuntza publikoan. Hori dela eta berebiziko garrantzia du Argia ikastola euskera berreskuratzeko Herriberan.
Argia ikastolako zuzendariaren esanetan jaiaren arrakasta jasotako diruaren arabera izango da nahiz eta jadanik komunikabideen eta jendearen babesa handia izan den.
Aurten hainbat pertsona omendu dira, adibidez "Sociedad Iparlako" partaideak urte askotan janaria prestatzeagatik. Halaber, Asier Irizar izan da Mondragon Unibertsitatearen eta Argia ikastolaren arteko akordioaren hartzailea. Azkenik, Izaskun Arratibelek NIE-ko presidente ohiak ikastoleen federazioaren omenaldia jaso zuen.
Bukatzeko, jai honetara hainbat pertsona ezagun gerturatu ziren, esaterako Amaiurreko Sabino Cuadra, Geroa Baiko Uxue Barkos eta Bilduko Bakartxo Ruiz.