Imanol Martinezek oso gustuko du herriko proba eta ahal duen guztietan etor-tzen da. Antolakuntzak urtero eskaintzen dien arreta bereziki azpimarratzekoa iruditzen zaio izan ere, “asko zaintzen gaituzte eta eskertzekoa da“.
Pozik egindako lasterketarekin?
Oso pozik. Behin baino gehiagotan parte hartu izan dut eta aurten azkarrena izan naiz.
Iaz lesio baten erruz ezin izan nuen etorri.
Lasterketa gustatzen zaizu?
Bai orokorrean proba asko gustatzen zait, prestaketa oso ona da. Gainera antolakun-tzatik oso ondo zaintzen gaituzte eta eskertzekoa da eskaintzen diguten arreta. Horregatik ere gustatzen zait etortzea begirune handiz hartzen gaituztelako.
Markari dagokionez, pozik?
Ibilbidea ezagutzen dudanez, gustura egon naiz. Hala ere, lesio bat izan dut eta ez dut behar beste entrenatu atletismo aulkiarekin eta nabaritu da egindako denboran. Izan ere, aurreko urte batzuetan marka hobea egin izan dut. Hala ere, espero baino emai-tza hobea eskuratu dut eta aurretik ditudan probetarako baikorra naiz orain gaurkoa ikusita.