Amaya Carretero: “Ez nuen inolaz espero”

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urr. 28a, 10:23
Amaya Carretero zarauztarrarentzat atzokoa lehenengo aldia izan zen Lasarte-Oria Bai! Krosean. Ez zuen inolaz garaipena espero horregatik oso pozik azaltzen zen saria jaso ostean. Are gehiago lasterketan izandako beste nesken maila ezagututa.

Sorpresa handia hartu zuen Amayak lehenengo postua eskuratuta. 41:11 denborarekin emakumezkoen artean lehengoa izan zen helmugaratzen. Korrikalariak ez zuen inolaz espero txapela janztea, gutxiago podimean izan zituen lehiakideekin.

Ezagutzen zenuen Lasarte-Oria Bai! krosa?
Ezagutu bai baina lehenengo aldia izan da parte hartzen dudana. 

Espero al zenuen irabaztea?
Ez zait ezta burutik pasa. “A medio gas“ entrenatzen ibili naiz azkenaldian eta ez nuen uste maila izango nuenik garaipena eskuratzeko. 

Gustura egin duzu korrika?

Bai oso gustura. Aldapatxoak zeuden ibilbidean baina orokorrean ondo. Jendearentzat agian ez da tenperatura egokiena izan duguna baina nik beroa ondo agoantatzen dut. Haize pixkat zebilen eta horrek ez du lagundu baina bestela lasterketa ona egin dut, nahiko ondo joan naiz. 

Markarekin pozik?
41 minutu inguru egin dudala uste dut eta bai oso pozik jakinda gainera nola ibili naizen entrenatzen. Hirugarren geratu den neska ezagutzen dut beste lasterketetan ikusi izan dut eta badakit oso maila onean ibiltzen dela beraz, harrituta oraindik sariarekin.