Yeray Varela: “Azkenean lortu dut garaipena”

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 28a

Oñatiar gazteak hainbat urte eman ditu lasterketan parte hartzen eta podiumean bigarren eta hirugarren izan ostean, aurtengoan irabazle txapela eskuratu du. Oso pozik azal-tzen zen egindako lasterketarekin haize zakarrari eta beroari aurre eginez.

Urteetan podiumean egon ostean, korrikalari oñatiarrak Lasarte-Oria Bai! kroseko XVIII.edizioko txapeldun izan zen atzokoan 33:30 denborarekin. Ezin zuen ezkutatu garaipen honek eragindako poza.

Zenbatetan parte hartu duzu kros honetan? 
Ez dakit zehazki zenbatetan etorri naizen baina dagoeneko urte batzutan egin dut krosa. Prestaketa moduan egin ohi dugu Lasarte-Oriako lasterketa eta oso gustora egoten naiz beti, oso ondo pasatzen dut.

Lehenengo aldiz irabazten duzu?
Bai eta aitortu behar dut gogoa neukala lasterketa irabazteko, azkenean lortu dut! Urte batzuk daramatzat bigarren eta hirugarren geratzen eta pixkar pena hori neukan. Bazirudien lehenego postuak ihes egiten zidala beti, beraz aurten oso pozik nago. Lehiakide gogorrak izan ditut gainera.

Egindako lasterketarekin gustura?

Bai 33:30eko denbora uste dut egin dudala eta pozik  nago bai emaitzarekin. Haize asko zebilen eta nahi baino bero  gehiago egin du korrika egiteko baina hala ere, ondo. Azkenean nire helburua ez zen marka egitea, esan bezala niretzat prestaketa da lasterketa hau eta noski ahalik eta hoberen egin bai baina gehiegi estutu gabe.