Oinatz taldeak azarorako irteera antolatu du. Honakoa azaroaren 9an izango da eta honetan parte hartzen dutenek Bertizeko parkera joateko aukera izango dute eta Amaiurrera. Aurrez izena eman beharko da Ttakuneko bulegotik pasata. Autobusa aterako balitz 10 euro ordaindu beharko dira eta bestela antolatzaileek azaldu moduan, kotxeetan antolatuko dira txangoa egiteko.