Literatur lehiaketak baditu sarituak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urr. 29a, 18:41

Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVI. Literatur lehiaketarako deialdia zabaldu zuen martxoan eta honekin batera helduei zuzendutako XXVI. Lehiaketa. Gaur jakin dira irabazleen izenak.

Udalak jakitera eman ditu gaur literatur lehiaketetako irabazleen izenak. Euskarazko poesia atalean David Tijero Bilboko bizilagunak eskuratu du “Oinatzen itzala” lanarekin eta gaztelerazkoa Julio Ferrer Almeriako bizilagunak eraman du “Mudanzas” poesiagatik . Lasarte-Oriako saria atal honetan ez ematea erabaki du epaimahaiak.

Mikrokontakizunetan, A kategorian, hau da, 1983 eta 1997 artean jaiotakoen artekoan, Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi du “Aingeru beltza” lanarekin eta herriko onenena Ane Galardiren “Bidaia” izan da. Gazteleraz, “Me amas luego existo” Sevillako Alberto Vazquezentzat izan zela argitarratu arren, udalak jakitera eman du akats administratibo bat izan dela tartean eta beraz lanak, ez duela saririk jasoko. B kategorian berriz, 1983.urtea baino lehen jaiotakoentzat, Urt Zubiaurre andoaindarrarentzat izan da saria “Hileta” kontakizun laburragatik.Gazteleraz Jesus Jimenez madrildarrarentzat “Otro Gijón” kontakizunagatik.

Haur eta Gazteen lehiaketan, euskaraz eta 2004an edo ondoren jaiotakoen atalean aurkeztutako 37 lanen artean: Ekhi De la Cruz garaile, Peru Iriondo bigarren eta Maialen Paris hirugarren izan dira. 2001, 2002 edo 2003an joiotakoen artean 138 idazlan jaso ditu epaimahaiak eta Tasio Illarramendi, Nagore Irurieta eta Julene Iraolarentzat izan dira sariak. 1998, 1999 eta 2000.urtean jaoitakoen mailan berriz, lehenengoa  Xalba Otxandorena izan da, bigarrena Naroa Saizar eta hirugarren lanik onena, Naroa Sanzena.

Euskarazko poesian, 15 urteko Alba Baile herritarrak idatzitako “Argia inoiz ez itzali” saritu dute.

Azkenik, gazteleraz 147 lanetatik Borja Moralejosen ipuina izan da onena, bigarren Maddi Sukunza gaztearena eta hirugarren Ainhoa Maizena.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 23an egingo da 12:00etan eta iaz bezala sariak dirutan emango dira diplomarekin batera.