Estatuko jai egun ofizialak 2014ko lan egutegian errespetatzeko eskaera egingo du PSE-EEk datorren udalbatzarrean. Donostiako epaitegiak ebatzi berri duenez, Donostiako udalak ez dauka eskumenik Estatuko jai egun ofizial hauek beste egun batzuetara mugitzeko ahalmenik hau da, urriaren 12 a, urriak 25 eta abenduaren 6 a. Ebazpenak azpimarratzen du udalari soilik dagokiola udalerriko jai eguna izendatzea. Lasarte-Oriako udalak Donostiakoaren antzera egin zuen iazko lan egutegia eta beraz Zaballosek dio, “justiziak arrazoia eman digu eta bete beharko da honek esandakoa”. Gogoratu nahi izan du talde sozialistak bere garaian salaketa jarri zuela alkatetzako dekretuz hartutako erabakiaren aurrean.