Osasuna eta kiropraktika hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 30a

Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Hori izango da Manuel Lekuonan azaroaren 5ean izango den hitzaldiaren gaia. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu ahal dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko? Xabier Mendiaraz, Fisioterapeutak Kiropraktikan oinarritutako osasun zainketak gomendatzen ditu eta honakoak erantzuten saiatuko da Manuel Lekuonan azaroaren 5ean 19:00etan eskainiko duen hitzaldian.

Osasunaren ikuspegi naturala emango du eta bakoitzak hau hobetzeko egin ditzakeenak azalduko ditu. Bizkar hezurrak osasunean duen eraginaz mintzatuko da bereziki. Hitzaldia irekia izango da eta herritarrak honetan parte hartzera animatzen ditu Mendiarazek.