Biyak Bat elkarteko lagunak Calahorrara

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 11

Biyak Bat Elkarteak hileroko irteera antolatu du Calahorrara, azaroaren 28an izango da txangoa.

Autobusa goizeko 8:00etan aterako da egoitzatik. Calahorra herriz bizitatu eta bazkaria “El Montecillo“ finka jatetxean izango da. Bazkal ostean, bingoa, dantzaldia eta jai "kanperoa" izango direla jakitera eman dute bidaiko antolatzaileek.

Elkarteko bazkideek 35 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnak, berriz, 40 euro. 

Izena emateko egoitzako bulegora hurbildu behar da. Inskripzioa bihar, azaroaren 12a, hasiko da