Alboka abesbatza Bartzelonara

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 30a

Alboka Abesbatzak asteburu luze honetan Bartzelona aldera joango da. Larunbatean azaroak 2 arratsaldeko 20:30tik aurrera Lasarte-Oriako Alboka abesbatzak kontzertua eskainiko du Sant Esteve de Sesrovires herrixkako elizan. Bi herrietako abesbatzek egindako elkartrukearen baitan kokatzen da bidaia. Sant Esteve abesbatzak ekainaren 1ean eskaini zuen Ama Brigitarren komentuan kontzertua eta orain Lasarte-Oriako abesbatzaren txanda da.

Baina abesteaz gain, bidaia honetan Bartzelona eta Montserrat ezagutzeko aukera izango dute abeslari eta bazkideek. Ostirala goizean aterako dira bidaian. Larunbata goizean Montserratera joango dira Sant Esteveko lagunek bisita egingo digute. Eta gainera, Santa Maria de Montserrat monasterioko elizan bi kanta abesteko aukera izango du herriko taldeak.

Arratsaldean Sant Esteve de Sesrovires ezagutuko dute kontzertua baino lehen eta igandean, Bartzelona bisitatuko dute, Sant Esteveko lagunenekin.