Lasarte-Oriako krosa eta gazteen parte hartzea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 31

Gu Eneko eta Tiago gara eta lasarte oriako krosari buruz hitz egingo dugu.

Urriaren 27 ospatu zen krosa,urtero egiten den moduan.Oso giro onean gauzatu zen eta milatik gora parte hartzaile izan zituen.

Gizonezkoen aldetik Yeray Varelak oñatiarrak irabazi zuen.Aipaturiko irabazleak egindako adierazpenetan oso pozik hartu zuen garaipena, orain arteko zenbait probetan podiumean hirugarren lekuan gelditu delako eta behingoz lehen postua lortu duelako.

Neskeen arteko sailkapenari dagokionez Amaya Carretero izan da garailea.

Bestalde, Landaberri institutuko ikaslea den Asier Olmos izan da kadete mailan lehen sailkatua. Gainontzeko irabazlei gertatu zaie modura gure ikaskidea ere oso pozik dago lortutakoarekin. Berak esan digunez, dagoeneko hiru aldiz atera da garaile proba honetatik, eta hurrengo urtean ere parte hartuko du. Era berean, aipatzekoa da bost urte zituenetik ari dela parte hartzen. 

Bukatzeko, kronikatxo hau hemendik zorionak bidali Asierri gu ere haren ikaskideak  garelako, eta gazteak animatu horrelako iniziatibak babesteko.