Akordeoi doinuak larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 4a

Zero Sette akordeoi orkestrak antolatutako Akordeoi jaialdia izango da larunbatean 19:00etan Manuel Lekuona kultur-etxean. Hamargarren edizio honetan Jokin Goenaga herritarra, Iñaki Dieguez irundarra eta Arrigo Tomassi eta Daniel Levy bikotea arituko dira Zero Setterekin batera. Emanaldia doakoa izango da 16 urtetik berakoentzat eta gainontzekoek sarrerak hiru eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Hauek dagoeneko salgai daude Manuel Lekuonan eta www.lasarteoriasarean.eu webgunean.