Ttakunek antolatzen duen jantzi tradizionalen ikastaroa azaroan ere egiteko aukera izango da. Ikastaroak oso harrera ona izaten du urtero eta eskaerari erantzun nahian urrian egindakoaz gain, azaroan ere egingo da. Honakoa astearte eta ostegunetan egingo da 15:00etatik 17:00etara Jone Artolaren gidaritzapean. Bihar hasiko da ikastaro berri hau eta oraindik izena emateko aukera dago Ttakuneko bulegotik pasata edo 943 37 14 48 telefonora deituta.