Magia ikastaroa antolatu da Amaraun Ludotekan HH5, LH1 eta LH2ko umeentzat. Honakoa azaroaren 13an hasiko da eta abenduaren 11ean egingo dute azken saioa. Asteazkenetan izango dira saioak 17:45etik 19:15ak arte. Matrikula Ttakuneko bazkideentzat 13 eurokoa izango da eta bazkide ez direnek 16 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea bihartik aurrera egin ahal izango da Ttakuneko bulegoan.