Kataluinan Diada, Txilen kolpea, New York-en eraso terrorista... eta beste mila gauza, bai, baina egun hori pasa berri dugunez, horiek izan dira notizia, berriz ere. Batean, Bartzelonan bereziki, ospakizun koloretsua, Egun Nazionala deitzen diotenari dagokionez, historia arrotzen duena, Casanova jauna nor zen galdetzera garamatzana eta euskaldunekin lotura handikoa, nazionaltasuna zertan den galdetzeko modukoa. Txilen, negargarria, bertako agintean zegoen Salvador Allende sozialista estimatua, tiroz bota zutenekoa. Eta Ipar Amerikakoa berriz jasangaitza. Hiru mila pertsona hil zirela kontuan hartzea ere ez da erraza.
Ba al dago horien arteko loturarik? Oso gauza ezberdin eta garai zeharo propioetan gertatu dira. Bakoitzak badu bere izaera eta ingurune berea. Ez dirudi nahastu daitezkeenik. Ala beharrez gertatuak, segur aski. Eguna horrela egokitu, besterik ez. Egia da, bai, baina ez ote dugu ezer berdinik aurkituko?.
Gogorkeria zitala hiru gertakarietan, horixe besterik ez. Beno, betikoa. Ba dirudi ezin direla gauzak egin gogorkeriarik gabe; hori dirudi dela gure izaera. Ez gara besterik, abere hutsak, dio pertsonaia batek, eta horrela ulertzen gara, indarra erabiliz. Zertarako elkar hizketa, orduan, negoziazioa, iritziak apaltzea, errespetua, besteen lekuan jartzea...? Dena gerra eta biolentziarekin konpontzen bada, gure buruak, bihotzak eta gogoak zeharo deseginda daude. Ez dago esperantzarik, eta hori gabe, hilik gaude, etorkizunik ez. Ikasturte tristeagorik!