Oraingoan neroni dagokian zerbaiti buruz hitz egin beharrean aurkitzen naiz, zeren askok dakizuenez San Pedro elizako parroko bezala izendatua izan bai naiz. Ez litzateke zuzena horri buruz ezertxo ere ez esatea. Ala egokitu dira gauza. Nahiko uste gabean, egia esan, zeren nire lana gaur gaurkoz ikasketa munduari loturik bai doa, Donostiako Seminarioan, hain zuzen ere, bertako zuzendari eta irakasle bezala, eta hemen Lasarte-Orian Brijida mojen komentuko apaiz.
Parroko izate horrek, nire aldetik bederen, baditu eskakizun batzuek. Lehendabizikoa indarrak batu eta elkar lanean aritzea. Ez da hemengo edo hango gehiagorik izan behar, elkar harturik eta bakoitzarena errespetatuz, zentzu bateragile batean aritu nahi nuke. Bestalde galdera egin beharra dago, zertarako? Zer da gaur elizaren lana? Federik gabe dena alperrik da. Gauzak egin daitezke eta egingo ditugu, baina sinesmenik ez badago, Jainkoarekin loturarik gabe...dena azalekoa litzateke. Nik ebanjelioa, otoitza, eukaristía, sakramentu bizitza sendo bat nahi ditut, gaurkotuak eta gaurko jendearentzat, hori bai, baina serioski eginak.
Bestalde, nahikoa al da espiritualtasuna lantzea? Ez, ez da nahikoa, beharrezkoa, esan bezala, bai, baina nahikoa ez. Aldiz, ditugun arazoak gureak egin nahi ditut, elizarenak eta nireak, bereziki bakea eta elkarbizitzarena, baita emigranteena ere eta emakumeen bazterketa gainditzearena, behar den errekonozimentua bultzatuz. Esan bezala, Eliza beti gaurkotu beharrean dago eta hori da, gaur ere, lan handi bat