Segur aski, gaurko gazte jende askok, ez du Garizuma zer den ere jakingo. Adinekoak zerbaiten berri badugu, irudi nahiko nahasi bati lotua ba dago ere, gure garizuma. Eta zahartzaroan zaudetenok garizumaren irudia zeharo iluna eta gogorra duzue, agian. Honek berak erakusten digu gure erlijio bizitzaren aldaketa eta moldaketa. Aldaketa, zeren zeharo giro horretan bizitzetik, gaur, batere giro hori ez ezagutzerainokoa bai da saltoa. Eta moldaketa diot, zeren gaurko garizuma bera ere, beste era batera bizi bai dugu kristauok.
Kuriosoa da, bestalde, telebistetako albistegietan "ramadam"-a dela eta, adibidez, nola berri ematen zaigun. Ez dut gaizki ikusten. Okerra iruditzen zaidana, ordea, bertako gehiengoarena dena isiltzea, eta horri gainera, "errespetua" deitzea; guk izan beharreko errespetua dirudienez, ez guztiok behar duguna. Garizuma kristauon gauza da, bai, egia da, eta horrela izatea nahi dugu gainera. Kristauok hartzen dugun otoitz aldi luze bat da garizuma (berrogei egunetakoa), gero Pazkoa deitzen diogun jai nagusia behar bezala ospatu dezagun. Inportantea jai da ez penitentzia, baina jai hori espirituzkoa izan dadin eta ez axalekoa, prestatu beharra dago.
Inauteriak, juerga, festa joan da. Pazkoa, jaia, poza etorriko da. Gu nola gauden, zer egin dezakegun, nola egoki gauzak prestatu... hori dena da hemen, gogoratu nahi nuena, eta prestaerak eskatzen duen denbora hartu beharra azpimarratu.
non ote .