Gainean ditugu igandeko hausteskundeak eta joan berri dira berriz, Elizaren baitan, gotzainen artekoak. Biak ere nahiko gora eta behera ematen ari dira hainbat jenderen artea, egia esan, nahiz asperturik ere bagauden. Bestalde, gauza hauek nola egiten diren, zer nolako errespetuarekin, nora arte behar den guzti hau kontuan harturik eta horrelakoak, hor daude zalantza eta kezka asko.
Euskal Herriko giroa ikusiz gero, adibidez, oraingoan ere berdineko galderak ditugu egiteko modukoak. Nahiko errespeturik ba al dugu aukera guztiak kontuak hartu ezkero? Behar bezalako leia al da orain hau? Nahita ere bakoitzak nahi duena hautatuko al dugu? Bestalde, zer egin, dauzkagun legeak edukita? Gure esku al dago lege horiek aldatzea eta zuzenagoak jartzea? Kontuan hartuko ote digute batzuek edo besteak, guk nahi duguna aurrera joan dadin?
Hemen, azkenean zera dago jokoan, bakoitzari sor zaion errespetua eta elkarrekin gauzak erabakitzeko izan behar dugun eredua. Bakoitzak berea gorde behar du lehendabizi, eta denok elkarturik, bakoitzarena ezik, elkarrekin nahi dugun hori erabaki, inongo trabarik gabe. Eta esaten dudan hau Elizan nahiz herrian behar du horrela eta denok izan behar dugu, uste dut, horretan ere erantzukizun, bestei erruak erantsi hutsean gelditu gabe.