Haurrak eskoletan hasi dira, helduak lanean, etxekoak bere egunerokoan, eta denok, oporrak eta geroko, betiko, erritmo horretan. Ikasturtea eskola baino gehiago zaigu, egunerokotasuna dela esan daiteke, naiz eskola kutsua hartzen duen horrelakotan. Bestalde, beti dago zer ikasi, eta zentzu horretan, eskola batean bezala bizi gara, ikasten. Barkatuko didazue baina, nire aldetik, Lasarte-Oriako elizak aurtengo urterako duen xedea eskaini nahi dizuet, hor ere ikasi bai daiteke zerbait, hainbeste eskaintzen artean.
Asken urte honetan hasiak gara Bibliaren irakurketan sakontzen eta horrelakoetarako hainbat talde biltzen dira ihadanik. Zehazki badira bi talde euskaraz elkartzen direnak, baita erdarazkoak ere. Gero, otoitz egiten ikasteko tailerrak deiturikoak egiten dira, eta urtero bildu ohi da jende multzo polita. Meditazioa, kontenplazioa, hausnarketa... Aurten ere jarraituko dugu horretan. Caritasen astero-astero zerbitzua egiten dutenak ere hortxe daude, baita etorkin berriekin elkartuz, lan egiten dutenak eta gaixoak bisitatuz ari direnak. Berdin herriko presoei eta hauen familiei eskua botaz aritzen direnak eta misio eta kooperazio mundukoei buruz ere asko dago esateko. Lan eskerga, apal-apal ari diren, jende guzti hauena.
Zoriontzekoa da Lasarte-Oria baten ikusten diren lan eta ekimenak, eta guzti horien atzean ari diren pertsona eta antolamenduak. Era askotakoak, anitzak, baina eskertzekoak, zalantzarik gabe, hor ikusten bai da herri baten arima, nondik eta norako indarra eta kemena dagoen bizi garan egunerokotasunaren azpian.