Orain egun gutxi Israel eta Palestinatik etorri berriak gara. Pelegrinazio eran antolaturiko ibilaldi bikain baten ondoren Lasarte-Oriara iritsi gara eta ezin ahantzi leku hartan bizi eta ikusitakoak. Berrogeita bederatzi herritar talde bikain bata osatuz. Gidari eta maisu herriko seme den Periko Camarero-Nuñez sakramentino apaiza, Biblian jakitun handia, esperientzi askoko laguna eta espirituz beteriko gizona. Hunkigarri izan dela ibilaldia ezin uka. Bestalde, hainbat anekdota eta gertakariz beterikoa.
Aurreneko hiru egunak Israelen izan ginen. Galilea eta Samaria, Bibliako garaian deituriko, Israel estatu berrian. Han dago Golan mendia muga eginez Siriarekin, iskanbila askoren testigu, oraindik ere. Bertan lautada zoragarri bat Genesaret aintziraren inguruan. Bertan Nazaret, Kafarnaun, Caná, Magdala… herri esanguratsuak. Inguru horretan egindako saioak oso sakonak eta ederrak esan ziren. Itsasontziko jira hura, kibutz hartan egindako bazkaria, ezkontzako sakramentua berritzea… Eta handik hegoaldera munduan dagoen herririk zaharrenera iritsi ginen, Jerikora. Arkeologia aldetik ez da gaurdaino hau baino herri zaharragorik aurkitu. Palestinan gaude, ordea. Palestinoen autonomian izan ere.
Palestina zatituta dago. Bi lurraldetan banatuta dago. Palestinoen artean haserre handiak daude. Batzuk autonomia estatus batekin bizi dira Zisjordania deitzen zen lurraldean. Hiri burua Bethelen da, bai Jesus jaio zen lekua. Han izan ginen. Oso ondo hartuak sentitu ginen. Bertan gehienak kristauak dira, ez musulmanak. Ba dira fraide eta moja ugari ere. Kurioso gertatu zitzaigun Brigidak ere bertan zirela jakin eta hariekin egotea. Jerusalen ere bai, hantxe daude. Gaza da beste palestinoen lur zatia. Banatua dago. Basamortuan zehar ibili behar. Gu ez ginen harataino iritsi baina bai Qunram eta Itsaso Hilera. Baino hartu. Beroa sumatu. Pobrezia eta aberastasunaren arteko harresia pasatu…