28Kanala.eus eta GiTB.eus ere, TOKIKOM Plataformara

Neskato bat gosaltzen, parean 28kanala.eus webgunea zabalik duela bere sakelakoan

Tolosaldeko 28 Kanalak eta Goierriko Goierri Irrati-Telebistak goitik behera eraberritu dituzte haien webguneak eta, gaurtik aurrera, TOKIKOM Plataforma erabiliko dute haien hedabideen edizio digitalaren oinarri gisa.  Bi telebistek nabarmendu dutenez, webgune berriek bi berrikuntza nabarmen izango dituzte aurreko bertsioen aldean: alde batetik Goierriko eta Tolosaldeko eragileen parte hartze zuzena, Komunitatea atalaren bidez, eta bestetik Multimedia izaera, orain arte nagusiak ziren bideoez gain, irudiak, testuak, audioak eta bestelako elementuak integratuz. Horrez gain, TOKIKOM Plataformak eskaintzen dituen beste ezaugarriek ere badituzte bi webgune berriek: mugikorretatik kontsumitu zein editatzeko aukera, zerbitzu eskaintza zabala, diseinu modularra… TOKIKOM Plataformaren garapen teknikoa CodeSyntax enpresak egiten du, TOKIKOMek

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: 28Kanala.eus eta GiTB.eus ere, TOKIKOM Plataformara

Osorik irakurri