Ikasturte amaierako jaia EAGI ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola

Aurreko ostiralean ikasturte amaierako jaia ospatu zuten herriko EAGI Lanbide Heziketa ikastetxean.

Azterketak amaitu ondoren, bigarren mailako ikasleek tituloa lortu dute jada, hauetako asko lanean hasiko dira eta beste batzuk ikasten jarraituko dute. Lehenengo mailako ikasleek berriz, udako oporraldiaren ondoren bigarren mailari ekingo diote irailean.

Lehenik Xabi Labegerie ikastetxeko zuzendariak ongietorria egin zien ikasle eta irakasleei eta ondoren hamaiketakoa egin zuten denek elkarrekin, ikasturtean izandako gorabeherak gogoan.